XV

 

Hitzik garbienetik

itxaropena,

bizitza egin behar da

Sepharad-eko negua

betiko garaituko duen sutatik.

 

Baina laster

ametsetik iratzartuko naiz:

baita ere gurekin dago,

presondegi hizoztuan,

eguzki-txoria.

 

Orain badaroate

presoa tormenturuntza.

Nola begiratzen dugu

gailurretako argia, herioak

lurruneztatu dituen begi geldietan!

 

 

Salvador Espriu euskaraz