XVII

 

Yehudi, anitz urtean

ez ur gardenaren egarririk

ez okela pixkat

frogatzen ez duena,

gosea praktikatzen duen

Kaperau

digeritzen bere gosaria

eta lurruna zabaltzen

ardo txarraren ondakinetarik,

aztertzen zituelarik

karrikak eta bazterrak,

goitik behera,

pozik elikatuz

hotza, opari sanoa

eta ugaria erdietsi duen

guztia doarik

hiriko

gozozalerik pobreenak.

Kasik plaza nagusira

iristen zelarik,

bat-batean jendetzak

bidea galerazten die.

Martiriora zeramaten

eguzki-txoria:

irain honen

xehetasunak kontatuak dira.

Inozoak begiratzen du

eihar eta hizozturik

ez bakarrik gosez eta hotzez,

izuturik baizik,

zeren zain guti du

eta arrain odol gabea da.

Yehudi-k barnean somatzen du

kolpe handi bat,

asken ardo koparen

zarata lorrina, gaitz

guzien botika.

Ardorik ez badago, zelan edan,

zelan konponduko da?

Edaten ez badu, zelan bizi,

nork salbatuko du?

Bat-batean erabakiko du

xoria begiratzen duen artean

iraganean

lagunduz.

Zuhaitzean igotzen da

goi-goiraino.

Adarrik gorenean

gogor lotu du

espartzuzko soka

hamabi arrebeteko

herri santuaren

kupida oroitzez.

Burua lazotik pasatuz

eta joaten utziz.

Kulunkaz gorputza bultzadagatik,

geldituko da!

Mihia erakutsiz

hainbeste asetuz

gure ondoan

zijoanean bidez

hartutako hautsez,

bakezko gizonak,

ulertzera ahalegintzen garenok

otoitz kanta

gitarradun itsuarena,

behar bada anai

Yehudi-rena, jostun zaharra

Sepharad-eko

 

 

Salvador Espriu euskaraz