XVIII

 

Agian, hain luze eta irtena

den mihi honek

azken isekaz

ardo gehiago nahiko du?

Guk badugu.

 

Urkatuaren magalpean,

letrazaleak, Sepharad-en,

afaitarako mahaia jartzen genuen,

ospakuntza laket zaigunez

zeren elkarrentzat —urre faltsu hotsa—

hain azkarrak aurkitzen garenez.

 

Barnetiko almazenetik

ahoraino igotzen dira

sagardoaren ihardunak. Eztiz hori,

arraultzak mintz mehe bat gordetzen du.

Eta maite totelaren aginduzko hitzekin

larrua kentzen dugu.

 

Begira gaua, denbora sorgor:

haize izpirik ere ez beleta mugitzeko.

Jadanik hortzak ondo zorrozturik

alai egon gindezke.

aldizka parrea, ondo ordaindurik,

burutapen bigunak astakillo gisa.

 

Hari txarrez matasa ona eginaz

hitz, zer gauza xinplea!

Nahasmenduan ahaleginduz

«bidegabetasuna» «aberastasunetik» bereizten,

kasketaren ñabardura, hain sotil,

non maiz haria galtzen duzularik.

 

Bihotzetik gaixo dagoanaren ezpainetatik

ikasten dut arima bakarrik hiltzen dela.

Gorputza tentuz. Kontsolaturik sentitzen naiz

aza edo marrazkilu bihurtzeko

edo beharbada zakur hezurrarekin,

nere atsedenaren biharamunean.

 

Hildakoari abail jakitunez arrazoiak

botatzen dizkiote, adrailu gogorrez.

Baina ni naiz, nire harjoaz,

bidegurutzean noraezekoa

harrigarrizko bidean baiezka, ezezka,

eta beharrezkoa zait joatea.

 

Gose baretua, beti bezala,

dena keez beteko dugu.

Bazkalondoan, diska aldatuz,

kartetara jokatzen dugu. Beti suerterik gabe,

batekoz hornitzen naute, maltzurra irabazle,

txanponak airean, eta tururú.

 

Galdezka orain

esperantzaren kareak

ea zuritu duen ziega

ilun iguingarrian

arima handia?

Ez, ezin dizugu erantzun.

 

 

Salvador Espriu euskaraz