XIX

 

Ez zaiguzu galde, ez dezazula jakin nork eman dizunik, zein ezpain

nekatuk mugatzen duen hutsunea, zelan ahoak nekatu gabe

birresaten zituen azken hotzaren hitzak. Gu

beldurraren beldurrez parrezka pailazoari entzutean

arima bakarrik hiltzen dela, haize izpi bat soilik.

Basurdea zart borrokara zakur hortzak zirikatuz

babesik gabeko gauean, zuhaizpean

bakarti, hain biluzik, urkatu honen gelditasunean.

Ai, Sepharad! Argi motelak itzaltzen dira orain

guztiz, gizon handi eta galduak larri-minezko ideen

azken erakustaldiluze bat egiten duen artean

ta poliki-poliki bere ardotan ito.

 

 

Salvador Espriu euskaraz