|
XXI
Sepharad-eko errotak:
ametsak poliki-poliki
egi bihurtuko dira.
Haize-errota, odolerrota:
hezurrak ere ehotu behar dira
ogia ona izan dezagun.
Jaisten gara, hitzetatik,
izuaren osin sakonera:
hitz arinak jasoko gaitu
argitasun berrira arte. |