|
XXII
Gure abotsen
mailadetatik,
zerua itzuliz
poliki-poliki
presondegi sakon,
itzal itsu,
eta bapatean
osin izu gara.
Hitzen eskala
gorenetik,
argia jasotzen genuen
jadanik liberatua:
eguna gertatzen da
uraren gaua.
Baina hegoek
zaindu zuten
printze lokartua,
denbora harrigarriaren
amets barruan
iraganbide zaharra,
urrunduz, mutu
izuaren oihuz,
galdetzen badugu
Sepharad-egatik. |