XXIII

 

Zezenplazaren erdian oihartzunak jasotzen ditugu,

latz eta zutoihal bihurtuz.

Palmondopean amak epaituz

itsasandiko gure herria.

Iratzar, iratzar eta esan zein eskuk

hartu lezaken bustin zahar honetatik

agintaritza berriko makila.

Zeren janadik inoiz ez baitu euririk egiten alor lehorretan,

hotz izugarridun bideak jarraitzen ditugunez,

heriotza iritsi eta denbora joana denez,

galdetzen dizugu geroan nork gidatuko duen

nekaturiko pausuaren beste une laburra

Sepharad-eko belaunaldietan.

 

 

Salvador Espriu euskaraz