XXIV

 

Gidatzeko deitzen bazaitue

une labur batean

belaunaldien

milurteko pausoa,

urrea berezi,

ametsa eta izena.

Baita ere ponpa

harro hitz-hutsa

ohorearen eta

sabelaren lotsaz

Egia

derrigortuz

hil arte

kontsolagarrien

laguntasunik gabe.

Ez inoiz espero izan

oroitzak uzterik,

zeren zerbitzaririk

apalenetako bat

besterik ez zara.

Ezindua

eta sufritzen duen hura

izango bai dira betiko

zure jaun soilak.

Jainkoa ezik,

guztien

oinpean

jarri zaituena.

 

 

Salvador Espriu euskaraz