XXVI

 

Ilunean irauneraziz nago

atea ondo hertsirik

eta zakurrak loa galdurik

lapur beldurraren aurka.

Haizea marraskatuz entzun dugu

gelditzen ez den ahoz

 

Aintzinako amets hostoak

jaten zituen banan-bana.

Jadanik oroitzak horzkatzen gaitu

horzkada gogorrez.

Sepharad, gure seme,

adar lehordun arbola!

 

Sedaz egiten du hari luzea

gure hil-oihaltzat.

Baina behatz ehunginak

artilaren beroa nahi dute.

Oinaze handien isiletik

sortzen da aske aldarria.

Azken sufrikario honetan

esperantzaz jantzirik.

 

Denboraren erdian,

nire etxea gordetzen dut itzarturik.

Giltzia emanen diot

hurbiltzen den argiari:

ibilitako gaua

poliki-poliki egunsentia da.

 

 

Salvador Espriu euskaraz