XXVII

 

Esaten genuen: «Sepharad-eko negua!

Menderatu ditugu iluna eta hizotza».

Baina udarako zeruak iristean,

non ez genuen egunsenti seinalerik irakurten.

 

Haizea gelditzen bada, arnasa entzuten dugu

lo atsedenean dagoen lurretik

amets nekez hau. Orain irtetzen gara

aterpetik toki soileraino, arriskuraino,

eta pizten ditugu

begirale suak gauean.

 

 

Salvador Espriu euskaraz