|
XXIX
Poliki poliki ahantzi ditugu
eta bukatzen doaz
dantzak eta kantak
zeru zahar
Sarón-go.
Izuagatik hurbilduz dator
artz
dantzaren erritmoa.
Gurpila jiraka gelditu gabe.
Eguzkia irten eta sartuz
eta argipean
ez dago inoiz ezer berririk.
Liburua irakurtzen baduzu
Predikariarena,
erraza idurituko zaizu
dena jakitea:
norbere burua engainatu nahi duenak
egin dezake minik gabe.
Orain «arratsa» diogu,
gero esango dugu «goiza»,
baina betiko galtzen gara
gau berean.
Orotarikoak dira gizonak,
orotarikoak arrazoiak,
ametsa bizi zaigu
maitasun batena
eta laster hazten zaigu
heriotzaraino. |