XXX

 

Orotarikoak dira gizonak eta orotarikoak hizkuntzak,

eta izen asko komeni izan dira maitasun batentzat.

 

Zilar zahar eta hauskor biguna berandu itzultzen da

alorretako argian gelditurik.

Lurra bere mila belarri findun tranpaz

txoriak katibu dituela aireko kantuetatik.

 

Bai, uler eta zure egin, baitere,

olibondoetatik,

altu eta apal haizeak preso duen abotzaren egia:

Orotarikoak dira hizkuntzak eta orotarikoak gizonak,

eta izen asko komeniko dira maitasun batentzat».

 

 

Salvador Espriu euskaraz