XXXI

 

Sar zazu titiriteroa,

arratsalde arinaren

hutsunetik,

zakudun gizona.

Kapelak erdizka

estaltzen diola begien

agurra. Aldiz,

bideetan itzala

utziz doan

mamu mudurria,

uzta guziak

galduko dira

eta itxaropendun sabelak

hilartuko.

Alogerarik gabeko hitzarmenez,

zarpazahartuz

haizearen kantak

eta eroango du

zilar guztia osoki

basotik.

 

Sepharad-eko

agertoki honetan,

hari mugikorretatik zintzilik

esku izkutuak

eta txukun puntuztatuz

dantza zarpaila.

Lehorraizeak inguratzen duenean

alorren gainetik,

itsas-haize boladak

hondoratzen dira

oihal tintatuaren

papel hauskor guztiak.

 

 

Salvador Espriu euskaraz