XXXIV

 

Xarabe lodiz

engainatzen dugu egarria.

Zenbat gehiagonahastu,

hainbat argiago dago:

erraz da sinestea

egia dakizula.

 

Azpezpikuar alki

sendoetan eserita,

leiho ostetik

langa begiratuz

atsedenduko garen

hilerri geldiarena.

 

Era berean

hondartzan aurkituz,

jendetzaren erdian,

txistada gabe dantzan

ijito artzarekin

kontrapas txar hau?

 

Panderojotzaileak hasten du

erritmo bizkorra.

Eta, barrezka, negarra jario

odol malkoz.

Misterioarean sakonera

inoiz ez zineten iritsiko.

 

Poliki-poliki irtetzen ziren

portutik ontzi lerdenak

esperantzaz. Uhinetan,

agian hondoratuko dira.

Itsas gainean, altuan,

txori zuriak hegaz.

 

 

Salvador Espriu euskaraz