|
XXXV
Altutik igaroz doaz hegoaldera hegazti zuriak,
gaur, egun luze honen argi zabaletik,
eta poliki-poliki burutzen dira jabalaldizko bideak,
itxitzen direnez askatasunaren azken ateak.
Orain larrututako eskuak jotzen duten panderoa,
eta ezpain meheak esaten digute «haviv»,
ikaragarrizko maitasunez, etengabeko dantza eta dantza
gure oin nekatuek diharduten artean
eta barre eraginez eta barre jarioak malkoz,
alaitasun kezkatiaren muturreraino.
Haize pitin bat dabil mahastian, zipresetan,
mihilu ondoan, eta beti itsasoak, eta hegoek
argi gehiago zabaltzen digute, gogo gehiago iratzartzen
zeru elizkoi eta handi, Sepharad-eko zeru berrian. |