|
XXXVI
Hondarrean jauzika gara,
sudurretik katigaturik:
dantzatuz
Nikolas artzarekin.
Lapur eta alproja,
errege Sepharad-en,
gurekin elkarturik
irudi eta jauziak
makilatzen gaituzte
bizkar eta buru.
Herioa begiraka
Sinera-ko
kanpantorretik eta oihuka
asko maitatzen nauela.
Esku larrutuak
konpasa eramanaz,
parrez ikaratzen
hesi bizi hau.
Ez esan dohainik
jaten dudala, zeren
dantzaren izerdiz
beti ordainduaz nihoan,
saldarik postreak arte,
gose janaria.
Odei beltzak
bapatean egunaren
argia estaltzen
eta eramango dute
uzta pobrea
alor lehorretatik.
Hegaz enarak
arranblak igurtziz.
Mahatsa heltzen da
itsas bazterrean. |