XXXVII

 

Mahatsa heltzen da, eta orain aurrez-aurre

jaikitzen udararen bare zabala,

harresi bat bezala, eta derrigortu

itzultze harrigari hau, begiak barna,

eta ikus urrutiratuz argiak ibiltari.

Hara hemen mahastiak, eta zuhaitzak, eta itsasoa,

eta gu, oraindik, Sepharad-eko zerupean.

Azken izen bat jarriko diogu gauza bakoitzari,

oroitza zaharrak jadanik sorkunde berria egiteaz.

Ondo dakizu haruntzago ez dagoela ezer, baizik

gelditasun, hotz, bakartasun, ilun

argia, mailak eta argi putzuak, hitzak

Itzaltzen diren lekuan eta isilaren bizkarretan galduz.

Harrapalada hotsa, oso urrutian, harrapalada

ur belzdun gauezko karrika luzeak zehar,

eta uste zaigularik lehentasuna beldurrean.

 

 

Salvador Espriu euskaraz