|
XXXVIII
Ez da komeni izenik esatea
gure beldurra baino haruntzagotik uste denarena.
Itsuka elkar jotzen badugu
itsu harrigarri horrekin
eta beti sentitzen geralarik behatuak
itsuaren begirada zuriz,
non, baizik hutsean eta ezerrezean,
oinarritu genezake gure bizia?
Ahaleginduko gara hondarrean eraikitzen
gure ametsen jauregi arriskutsua
eta ikas genezake lezio humil hau
nekearen denbora luze guztian,
zeren horrela bakarrik gara borrokarako libre
izuaren gainetik azken garaipenerako.
Entzun, Sepharad: gizonak ezin dira izan
libreak ez badira.
Jakin beza Sepharad inoiz ezingo garala izan
libreak ez bagara.
Eta oihu herri guziaren abotzak: «Amen». |