|
XXXIX
Begiak zain egotearen oinazeari amor eman ziotelako
eta kandelgailuaren zazpi argiak
denbora luzez erreaz,
behar bada ohartzen gara gaua bukatzen dela.
Ikas dezagun orain izarrak izango direnez
gizonen handitasunaren zerbitzura emanak:
hauek dira diktatzen dituen hitz berriak
herioaren azken parredun ahoak.
Orduan gizona izando da
libre eta zoriontsu, Sepharad-en ere.
Baina gu bakarti ezeritzen ginen
leihoaren aurrean, itsuaren neskato
zurien aurrean, igarle bitxi,
eta ez ditugu ahazten aintzinako legearen aginduak:
«Gezurrik ez esatea, ez lapurtzea, inor ez hiltzea...»,
betiko agindu horiek
non-nahi baliozko, Israel-en eta Golah-en,
ia konkistatu den izarren erresuman
eta baitare, egunen batean, Sepharad-en.
Besterik ezean, judizio egunean
Sepharad-en. |