|
XL
Baina zu parrezka:
uste duzu armiarmak
beti izango duela haria.
Legenez bihurtzen nauzu
eta usteltzera uzten
simaurrez inguraturik.
Eta dohainik saltzen diozu
piltzarkariari jaurtikiz
zezen larrutik.
Zakurra, zure goseak
karraskatu nahiko zituen
orpahezurreraino?
Dakus asetuari
matrail zaharrak
zeharo zurrupatuak.
Bete-betean lehertzen zara
geroagota meheago
bihurtzen garan artean
Hainbeste aharrausiz,
ohartuz tontoak
jokoa aurkitzen.
Kez inguraturik,
begiak itxiten dituzu
eta mundurik ez ikusten.
Aldiz, iratzartzean,
ezpainetako parrea
geldituko zaizu. |