|
XLII
Esku gazteak
hotzak, azkarrak, garbiak
jakin dezatela kontatzen.
Oinordeko zera
gorrotozko egunena
eta desgobernamenduarena.
Zaindu ernai
non dagoen gorderik
dirudun eltzea.
Poterea maite baduzu,
zure egin zazu
eta agindu gero.
Argizko sokaz
goaz amets
sakonen amiltegira.
Eztiki doaz
hondoratzeko ontziak
itsas urrutietara.
Gaineratzen ziren begiak
itsu, amiltegitik,
keedun eskilaraz.
Bizi labur, lora:
esperantza nahian,
zeren amorratua.
Egarria neronek ase nuen,
eta inpernua barrezka
karitateagatik.
Munduko printzeak
jartzen gaitu mahaian,
herioaren ondoan.
Solomoak irentsiz
eta beste zerri
ohoragarrien saihetsak.
Eta ondo gizenduak,
laster pasatuko gara
jarlekutik platerera.
Hortzak iristen ziren
pentsamenetatik
barne-muinetaraino.
Hortzak hausten zuten
bizkar hezur gogorra
hainbeste umildu zenez.
Arima, Aire
putza baizik ez
haizeak zeramana?
Galderak. Izenak
abail bitxiak
jaurtitako harriak dira.
Zure kontra itzultzen dira,
lurperatzen zaituzte,
gaztelu erori astunek.
Buztinezko bidetxiurrez
daramagu zenbakia
baterakuntzara.
Eta nekeak uzten
gaitu galdurik,
ez artalde ez artzai.
Zergatikorik gabe,
hitzak estaliz
ezerez hutsa.
Deboraren geziontzitik
ateratzen dugu azkona
gure arrengurena.
Eta sastakaiak zauritzen
oihuz larru gogor
Sepharad-ekoa. |