|
XLIII
Aieneak bilatzen naute idorrean,
igarozko berunen denbora galduan.
Baina ez du uzten lorratzik
urkamendiko edo ospitaleko aragian.
Kantaren kolpeak bakarrik
gogaigarriarena urdailean:
ez da inoiz iristen, harresitik haruntza,
etorkizunik gabeko munduaren bihotzera.
Ereintzan ez da garirik ernetzen,
zeren ez bait da euririk Sepharad-en.
Alorrak idortuz, lurra lehor dago.
Bista altxatuz, eguzkia begiratzen dugu. |