XLVI

 

Batzutan beharrezko eta nahitaezkoa da

gizon bat herri bategatik hiltzea,

baina sekula ez da hil behar herri guzia

gizon bakar bategatik:

oroi zazu beti hau, Sepharad.

Egin elkarrizketarako zubi segurak

eta ahalegindu ulertzen eta preziatzen

zure semeen orotariko arrazoi eta hizkuntzak.

Euria erori dadila ziri-miri alorretara,

eta haizea igaro esku idekia bezalatsu,

leun eta ari zelai zabaletan.

Sepharad bizi bedi eternitatez

ordenaz eta bakez, lanean,

hain zaila den merezimenduzko

libertatean.

 

 

Salvador Espriu euskaraz