XLVIII

 

Bizi zara eta ez zenduke nahi arriskuan sentitzerik:

hain agindua seinalaturik arkitzeaz beldurrez

itsas libre zabaletik doan bidetik

heriotzaren ibar seguru hartara.

«Bizia» esan duzu, «arriskua» esan duzu,

eta hori errepikatzen zenuen alperrik hitz berdinekin.

Ez entzun oraindik hiru burudun zakurraren zaingarik,

gaueko kantarik, zikiratuen barrerik

inoiz ezer izaterik opa ez dizutenez

zeu zaren zu, zu soilik, bakarti

gizon —beste gizonik gabe— zure egiaz.

Pentsa, lan, borroka eta sufritu Sepharad-egatik,

euri eta bisuts pean, tximistaren itsas alaian.

Zeren beti izango duzu arriskutik ihes egiteko aukera

eta aurtzaka ziloari irabazi portuko tristura.

 

 

Salvador Espriu euskaraz