XLIX

 

Utz zikiratuen koipea eragiten barre antzuetatik

eta gelarazi nekatzen zaituenean, ukabila itxirik.

Zeren, zu gizona zara, gauza guzien neurri zaharra,

eta nekez bila zezake goragoko duintasunik

begiek so eginaz konprenitzen duten munduan.

Etsipenduko zaituala, zer gaitz ez dute jasango,

ontzat ematen badituzu denbora eta heriotza eta zerbitzu

ohorea, betieroko lege jatorren aginduak?

Lausengu arbuiagarriz, sariz eta irabaziz,

lan egin zazu ahaleginez Sepharad izan dadin

beti jaun gorena, inoiz ere ez ikaraturik menperatua.

Eta zure gauaren ataurrera iristen zeranean,

itzultzerik ez duen bidea bukatzean,

honako hau soilik esaten jakin dezazun: «Eskerrak bizitzearren...

 

 

Salvador Espriu euskaraz