|
LI
Bidez ibiliak gara eta gaur babespentzen
arbolaren baretasun hazian,
arratseko haize zakarraren kontra.
Lehorra maitatu dugu
eta gure etxe berri amestua
libertatearen orubean eraikia.
Ez lore seguru bat, baina bai hartu dugu
lore seguruaren esperatza, eta daramagu
erromeriazko hauts honen zehar
Orain hitzak uzten ditugu
eta isiltasunera iritsiak sentitzen gara,
urrutiko harrapaladaren hotsez. |