|
LIV
Guk nahi dugu
soil-soilik,
itxaropen
apalez,
arrosaren
betidaniko betetasun osoa,
loretasun gorena
betikotasunean.
Gaueko etxeak, banan bana,
itxitzen diren artean,
eta iluna sartuz
egunsentiaren iturrietaruntz,
gure begiek ikasten dute
itsuaren
behatz oharkorretatik,
begiratzen eta jakiten,
konprenituaraziz
maitasun astitsuz.
Horrela ibili ditugu
ibaiak eta mendiak,
goiordeka lehor eta hiriak,
eta bere gizonen amets bakoitzean
lokartuaz,
Haizeaz egon gara
zelai eta basoetan,
hosto eta iturrien zurrumurruetan,
eta idatziaz goaz
etzanik larru honetan,
bihotz ezkutu eta hilezkorrean,
poliki-poliki
Sepharad-en izena. |