Haizea bezalako izpirituak

ez dira inoiz,

lurraren usaina nabaitzera hurbildu.

 

Gu, lurrean bizi garan jendea gara.

 

Gure zentzuak lurraren odola galdu du.

Bagoaz harat,

bagatoz hunat,

mila ostopo gatik zigortuak

azkenaren kolorea ezin nabaiturik.

 

Ez da ardoaren kulpa,

ez da lurrarena ere,

itsasoak ez du zer ikusirik

eta

amodioak soseguz betetzen gaitu.

 

Baina gure gorputzak izpiritu bihurtuta,

haizearen zurrunbiloan dabiltza

eta batera

eta bestera doaz,

haizearen izpiritua zurgatu nahiaz.

 

Baina gu gara lurraren usaina daramagun

jende erotua.

 

 

© Amaia Lasa Alegria