Erantzun isiltaraziak

 

Nork daki

nun dagoen

odol ixuria

 

                 Zainak lehertu eta gero

                 odol gorriak

                 lurrean zokorik aurkitzen ez badu?

 

Nork uste izan zuen

gure odol gorria

zuri?

 

Nork ukatu zion

gure suari

erretzea?

 

Nork ukatu zion

gure buruari

pentsatzea?

 

Nork ikusi ditu

eskubiderik gabeko

herriak?

 

Nork ez gaitu

garen bezala

nahi?

 

 

© Amaia Lasa Alegria