Sorginak itsasoa ezagutu

ez balu.

 

Etxe txiki batean

biziko zatekeen.

 

Batzuetan norbaitekin

lo eginen zukeen.

 

Hutsean,

hutsik izanen zatekeen,

askotan.

 

Besteetan

bere gorputza

harri hotz tartean

aurkituko zukeen.

 

Baina ez zen,

zuhaitz!,

inoiz, zure loreen jabe izanen.

 

Hotza hain zen gogorra

zure bero izpi hura

eguzkiaren parekoa izan zen.

 

 

© Amaia Lasa Alegria