Zuk eta Nik

ez dugu hitzik esaten,

ez dugu

hitzik esan behar,

dena erabaki dugu.

 

Jakingo bazenu

hegoak izan

hegan egin

eta

zuregana hurbilduz gero

mintzatzea

nola desiratzen dudan.

 

Berriro,

Zu eta Ni

mintzo ginateke

gure hitzak

zer esanik balukete.

 

Gure bizitza

galdera litzateke,

egunero,

behin eta berriro

erantzungo dugun

galdera.

 

 

© Amaia Lasa Alegria