Nere maitatzeko gutiziak
maite ezin ezina
sortzen du.
Bizitzeko gutiziak
herioa.
Kaiua neure besoetan
hartu nuen
eta bere hegoek
ez zuten
gehiago
hegan egin.
Zure begia
laztantzen ari nintzen
eta ezpain artean
urtu egin zitzaidan,
zure begia.
Hala ere baporea,
beti!
portura heltzen da.
Eta
nik daramat
denboraren indarra,
kaiuari zor diodan
maitasuna gatik.
© Amaia Lasa Alegria