Ez dut inoiz
xorien kantu alaia entzun,
horregatik
ehiztariak gorrotatzen ditut.
Hibaietako ur garbia
ez ezaguna zait,
beti,
gorriz zikinduak
ikusi ditut.
Itsasoa arraiez
bizirik zegoenean,
neguak,
hain ziren goxo
gure etxean.
Gure sabeletan
sortutako haurren
aurpegi ilunak
ikusirik,
ezin handi bat
bizitzaren aurrean,
bizitza
bizirik gordetzeko.
Ezin entzun
makurturik
xorien kantu alaia
ez eta hibaien ur garbia
ikusi
ez eta goxotasuna senti.
Baina,
xorien kantu alaia
entzun behar dugu.
Bizitza
bizirik gorde
dantzatu
kantatu
maitatu.
Gure sabelek
sortu dituzten bizitzak
Bizirik
bizitzen
jarrai dezaten.
© Amaia Lasa Alegria