Oraindik lanbro artean.
Besterik ez bazen ere
ausardiaz betetako bizitza
egitera
abiatu nintzen.
Denborak historia egin zuen.
Lanbroa ez zen ez gehitu
ez gutxitu
izpi bat mugitu baizik.
Denbora ez zitzaion historiari
jarraitu,
historiak
ez zuen ezer kontatu
historia
isildu egin zen.
Lanbro artean sartu naiz
denborak ari du historia
historia
hitzegiten hasi da.
Bizitzak
ez du ausardiarik galdu.
© Amaia Lasa Alegria