Bizi izateko

harria aukeratu duzun

belar ausarta.

 

Bizi izatea

zure ametsa.

 

Lur biguinaren

naharotasun erraza

ukatua izan zaizu.

 

Zuk,

bizi izan nahi.

Lurrik ez.

Zelai zabalak

beste erroen lur.

Zuk bizi nahi.

 

Harri hauts izpi bat,

nahikoa

bizi izateko.

 

Ametsa     Bizi Izatea.

 

Harrizko horma

hotz

luzeetan,

bizi zara.

 

Belar ausarta!

 

Biziki

bizirik

bizi nahi.

 

Lur estu

amets zabal,

handituz

zabalduz zoaz.

 

Bizi izateaz

ametsa

lorturik.

 

© Amaia Lasa Alegria