Nik dakit

koloreak zapalduak izan direla.

Badakit

nola izan diren estaliak,

oria

zuria

urdina

gorria

ubela.

Itsasoa dugunak

itsasoan murgildu garenok,

jakin dugu

zapalketa horren berri.

 

Bitartean,

historia dantzatzen ari gara

edo

historiak dantza dantzatzera

behartzen gaitu.

 

Nik dakit,

koloreak estaliak izan direla.

Ubela ez dela gehiago ubel.

Oria ez dela gehiago ori.

Zuria ez dela gehiago zuri.

Urdin iluna, argia eta bizia

ez direla gehiago, urdin.

 

Aldatzen gaituzte

esanaz,

ez dugula

maitasunaren kolorea behar,

egunaren kolorea behar,

lur bustiaren kolorea behar.

 

Historia dantzatzen ari gara

historia dantzatzera

behartzen gaitue.

 

Biharamunean

kolore hitsa

gure koloreen hitza

izanen da.

 

Hala,

gu ere

haitzaren antzo

aldatuz goaz     Emeki, emeki,

kolore guztiak

gure arima den

zoko zulatuan

gorderik.

 

 

© Amaia Lasa Alegria