Hondartza jendez hutsik

mendi beltzak belarrez beteta.

 

Marrakillo luze bat

gorputz astun batekin

pentsatzen ari da.

 

Loak hartu du

            esnatu egin da.

 

Oraindik ez daki

nun dagoen

bere luzearen bukaera,

nun

bere astuntasunaren arintasuna.

 

Marrakillo luze bat

lau punta zorrotzeko mahain erdian,

mahai gainean tarta bat

labana bat sarturik

bere borobiltasuna puskatuz.

 

 

© Amaia Lasa Alegria