Gonak erori zaizkigu
eta galtzak jantzi ezinik gabiltza.
Lehen zen histeria
izan zen misterioa
ez dugu berri paranoia
argitzen ari da historia.
Begiak zabaldu nituenean
ez nekien
zure begiak ala zerua
zen.
Urdina zen,
zure begien kolorea.
Zerua,
zure begien urdina zen.
Lasaitu da histeria
larritu historia.
Sabela eta Burua
batera
beti betirako hustuak.
Gonak erori zaizkigu
galtzak jantzi ezinik gabiltza,
galtzak ote gure jantzi bakarra?
Ez da argitu misterioa.
© Amaia Lasa Alegria