Udazkena iragan orduko

usapalak, basusoak, kurriloak,

basoilandak eta usoak ageri ohi dira

ortze hozpelean ifarretik

hegorantz doazela.

Pasaera segidazkoa da

oskarbia denean Pirineo gailurretan gaindi,

baina behelainoak eta lanbroak

mendibizkarrak estaltzen dituenean

ibar hertsietan girabiratzen dira

hegaztiak desnorabideturik.

Zohardia behar dute

izarren bidez gidatzen bait dira

—erraiten du artzainak

bortu aldera begira—.

 

 

© Joseba Sarrionandia

 

 

Joseba Sarrionandia / Izuen gordelekuetan barrena" orrialde nagusia