HILARRIA
Goio.ri
hodeien artetik hilbete argitsua
izar batzu izarniatuz
ortzearen azpian abaildua zetzan
ezpatadun zuhaitza
begiak harriak
hautsia bularreko sagarra
odola hamaika latsetan
han amaitu zen bizitza
han non maitaleek nigar egin zuten
han non adiskideek hilarri bat eraiki bait zuten
© Joseba Sarrionandia