AMATXIREN HERIOTZA
zonbat nuen maite erranen duta?
Iduzkia mendi gibelerat sartzean
elurra mara mara erortzen ari,
aidean dilindan xorino herabeak ere.
Arrosarioa amantalean gorde eta
atariko aulkitik altzatu zen,
kabalea ikusi, leihotik so egin antzarei
eta arnas hestuka hurbildu zen amatxi
subazter zokorat, eriak urduri.
Eskuak dardaran, ileska xuri,
begi amultsuetan harribitxi dirdira,
atso pollita panpina iduri.
Baina kandela izetzen ilunbetan
esku artegatan zen sua itzali,
halaber bi eskuak, bederatzi eri,
hilik atsotxoa sukalde isil, ilunean.
Geroztik asaba zaharrik gabe
etxe tipinoa lurrerat abian.
Zoin fite doan urtaroekin mundua, oi amatxi.
Zure kadiran, oroit minetan
ardura zait nigarra begietaratzen.
© Joseba Sarrionandia