PIANISTAREN HERIOTZA

 

gauez ibiltzen direnen oinotsak

espaloietan izoztu

zakur isilkarienak ere

tiro eztanda entzun denean

jazzmanak korneta ahotik hurrundu

dantzariek nork bere gibelera behatu

atalzaina barnerat begira

browning 7.50 ke mehea

pianista odoletan abaildu

xilio soil bat andere lodiak

kalera eramaten du senar tipiak

atalzainak eta barmanak ateratzen

dute pianistaren gorpua

zerrautsa barreiatzen odoletan

itzuli egiten da barmana

korneta jotzen hasten da hartzara

eta emeki emeki dantzalekua betetzen

eta une batez izoztu diren zakur

deslaiek beren bideari darraiote

 

 

© Joseba Sarrionandia

 

 

Joseba Sarrionandia / Izuen gordelekuetan barrena" orrialde nagusia