HIRU GEZI
Altzatu egin dut eskuineko besoa ortzadarrera
eta hiru errainu gori ere hartu ditut ezkerreko eskuaz
arkua eta geziak bailiran iaurtikitzeko:
bata eguzkira gaua sortzeko eta gaua sortu da
bestea munduak bereizten dituen oihala urratzeko
eta urratu dira horma eta oihal guziak lurrean
eta hirugarrena ene buruaren aurka zuzentzen dut.
© Joseba Sarrionandia