EPIGRAMAK
XVII
arrabita eta kitararen doinuak
eman zituen eta irriak eta jauziak
nigar egin ohi da egun
haren hilobiaren ondoan
XVIII
atera deitzen dute
ez da Edgar Allan Poe
baizik eta never more
errepikatzen duen belea
XIX
estali egin zituen hareak
ondartzan zeutzan marmorezko soinak
ez dituzte engoitik
izuturen haurrak eta arrubioak
XX
itsas zabaleko goiz barean
xalupa gorriak
oihalik gabe
arraunik ere ez
XXI
itsas hegiko harearen azpian
dira ehortziak Egeoko bidaztien hezurrak
haien odola uhainetan galdu zen
haien harmak harkaitzetan herdoildu
XXII
ereinoa eta kamamila
bilduren dira urtaro orotan
haren
hilobiaren inguruan
XXIII
isuria den malkoa
agertzear dena
eta sortzen somatzen duzuna
tristuraren katea
XXIV
Samuel datza ehortzirik sasi eta asunez
inguraturiko hilobi hestu honetan
iragan hadi gelditu gabe bidaztia
ez bait dik hilak hire otoitzen beharrik
© Joseba Sarrionandia