ALFERRIK DITUT IBILI MAITEA

 

Alferrik ditut ibili, maitea, Lisboako bideak

zu zaren fantasiaren xerka.

Irudimenaren itsasoan norgabetzen diren

kaiolak ediren ditut,

baina ez zu haietan harrapatua.

Felpazko zakur kanitxeak —guzietarik deslaienak—

eta kakalardo ilunak ere laztandu ditut,

musukatu ditut halaber arratseko edalontziak

eta ezpainetan pausaturiko euliak,

zure gozotasunaren ondarren bat atzemaiteko.

Diosala banarekin iaurtikiten ditut, maitea,

gutun honen kopiak

ziutateko urmael eta horbeldegietara.

 

 

© Joseba Sarrionandia

 

 

Joseba Sarrionandia / Izuen gordelekuetan barrena" orrialde nagusia