HOGEITABI URTE ETA

 

Hogeitabi urte —haurtzaroa itzultzeko adina—

eta iadanik ez nauzu gauza egiarik adierazteko.

Begiak ez zaizkit luzaroan, lausotu gabe,

zure begi orlegietan sostengatzen.

Ortzadarra iragan eta ibilia naiz

lur eta elur eremuetan barrena

aterperik gabe loak harturik

izar euri eta miraila bezalako ilargien azpian.

Eta noizbaitzutan, erlojeriazko bonbak

lehertzen direneko gauetan, gibelatu egin naiz

urratsetan —oilaritea eta amodioa gogoan—

haretan edo aintzira leituetan poemaren bat

idazteko, edota soilik isiltzeko.

 

 

© Joseba Sarrionandia

 

 

Joseba Sarrionandia / Izuen gordelekuetan barrena" orrialde nagusia