IRLANDAR HERRIAREN ALDEKOAK

 

Ez da deus ere ortzearen azpian

irlandar herriaren aldekorik,

itsasoa eta haizea salbu.

Itsasoa, halabeharrak hara garamatzalako,

Irlandatik hurrun,

haizea, abiaturiko itsasontzia

portu onera bultzatzen duelako.

Eta bada arrazoi bat

biak aldekotzat ukaiteko:

hazi egiten bait dugu itsasoa gure malkoez

eta, halaber, haizea gure hasperenez.

 

Lady Gregory

 

 

© Joseba Sarrionandia

 

 

Joseba Sarrionandia / Izuen gordelekuetan barrena" orrialde nagusia