GUDU OLERKIA

 

                                Sugea eta

                                Sagarrari

 

Gure harmak nahi dituzu, hartzera zatoz,

baina ez dauzkizut emanen.

Haietan da dirdiratzen Irlanda

zena, dena, izanen dena.

Ni, bentzuturik hil baninduzu ere

ene heriotza zuretzat —etsaia—

ene agurrik beroena litzateke.

Heriotza, hitz honekin dagizut diosala.

Ezen ene heriotza ez dukezu heriotz soil,

ez bait dituzu altzatu ahal izanen Irlandako harmak

ni hilik ere. Azken hatsarekin betera

ene eskuetarik abaildurikako harmak

beste irlandarren haiduru itsatsiko zaizkio lurrari.

Gupidatu behar al zaitut, garailea?

 

 

© Joseba Sarrionandia

 

 

Joseba Sarrionandia / Izuen gordelekuetan barrena" orrialde nagusia