EPIGRAMAK
XXXIII
Geroago eta sumatzenago
adinaren nekadura
geroago eta sumatzenago
nekadurarekin buruhezurra
XXXIV
amak hegazti herabeen antzera
lurralde hurrunetako atarietan zain
erroiek orraztu zuten luzaroan
haien semeen urrezko adatsa
XXXV
eguzki gorriaren aldamenean
eguratsa urdinean
enarak hegatsez
ortzadarraren harietan
XXXVI
goiztirian eguzkia leinuru
so herabeak elkarri
batak bestea elkar
janzten duen artean
XXXVII
elur malutak erortzen ari
ene buruari galdetzen deraukot
zer lili moeta denentz
zeharka erortzen den hau
XXXVIII
eguzkirik gabe ere
hara han zuhaitz zaharren itzalak
gure iloben ilobek ere ez dituzte
erorian ezagutuko
XXXIX
sakonki bizi izandu nauzu
ile beltzaranetik de zurira arte
aineza orain
itzultzeko xendera kausi
XL
zapaltzerakoan aihenaka lehertzen dira
orri oriak oihanean
emeki doa ibaian behera
xalupa suak hartua
© Joseba Sarrionandia