HIRI ZAHARRETAKO DENBORA

 

Errenka doa bizitza hiri zaharretan

edo, areago, geldirik dago:

geldirik dago Stare Mesto aldeko eskale elbarria,

keinu berberean beti taroteko eroa,

geldirik undinaren estatua gorolditua,

  geldirik kuerdarik gabeko biolina saman imini duen itsua,

eta hare harrizko ezkuten azpian

ateetan haiduru diren emegalduak.

 

 

© Joseba Sarrionandia

 

 

Joseba Sarrionandia / Izuen gordelekuetan barrena" orrialde nagusia